Larunbatean, uztailaren 2an, jokatuko du Esperantzak Eusko Label Ligako aurrenengo jardunaldia; denboraldikoa ez ezik, getariarren historiako lehen estropada izango da arrauneko maila gorenean. Estreinako estropada hori Bilbon egingo dute eta ligako hamabi traineruak XIII. Bilboko Bandera lortzeko lehian arituko dira. Jardunaldia 18:13an hasiko da.

Estropadara joateko autobusa antolatu dute. Getariatik, 15:45ean abiatuko da autobusa eta estropadak amaitu ostean egingo du itzulerako bidaia. Interesatuek aurrez eman beharko dute izena Harritarte dendan, bost euro ordainduta.

Igandean, berriz, Donostiara lekualdatuko da estropada eremua eta 12:13 hasita, XIV. Bandera Fabrika izango da jokoan.

 

Lotutako albisteak: