Duela minutu gutxi igaro da 41. Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa Getariatik. Zarauztik heldu dira txirrindulariak gurera, bi multzotan banatuta. Bederatzi txirrindulariko taldea pasa da buruan eta handik minutu gutxira, tropela, ilaran. Zumaia aldera jarraitu du lasterketak.

Lasterketaren hasiera da oraindik, eta arratsaldean helmugaratuko dira txirrindulariak Donostian, besteak beste, sei mendate igota (Azkarate, Urraki, Alkiza, Jaizkibel, Erlaitz eta Murgil tontorra).