Herriko erdiguneko ohiko zalapartatik aldenduta, eremu lasaiago bat estreinatu dute gaur arratsaldean Cristobal Balenciaga Museoaren ondoan. Xumea itxuraz –harmanaka aulki, barra bat, teklatua eta musikaria bertatik bertara– baina, gaurkoan behintzat, eskaintza zabalekoa.

Aiama izan da gune hori girotzeko arduraduna, eta ahots goxo bezain biziarekin interpretatu ditu kaleratuta dituen bi disketako kantak. Musika latinoamerikarra, brasildarra eta jazza jorratzen ditu, errezitaldiak tartekatuta. Maitasuna nahiz bizimodua ditu hizpide bere kantetan, beti ere, mezu positiboa utzita entzulearengan.

Emanaldia amaiatu aurretik, bere diskak zozkatu ditu bertaratutakoen artean.

 

 

Lotutako albisteak: