Laket taldearen dantzaldian nabarmena zen getariarren gozamenerako gogoa. Minutuak aurrera egin ahala betetzen joan da plaza, eta Getariako Banda plazan sartzearekin batera, Esperantza animatzen hasi dira bertaratutakoak.

Minutu gutxiren buruan, giroa bero-bero zegoela, atera da balkoira Haritz Alberdi alkatea. Poza adierazi du berriro plaza beteta eta koloretsu ikusteagatik. Berehala eman die paso gaur gaueko protagonistei, arrantzaleen bikoteei. Haiek arduratu dira bandera igotzeaz, baina lehenago, gogoan izan dituzte gaur han falta baina leku berean egon diren beste hainbat eta hainbat emakume. Bizitza errazagoa egiten dieten ingurukoei eskerrak eman ondoren, umorez, arrantzaleen bikoteen elkarrizketa bat interpretatu dute haietako bik.

Horren ondoan, txaferua botata, lehertu egin da plaza eta San Antonen magalean… entzun da. Pandemia aurretik bezala, emozioz betetako unea izan da, elkar lepotik heldu eta herri garela gogoraraztekoa.

 

Lotutako albisteak: