Salbatore Eguneko ohitura da alkateak herritarrei ohorezko aurreskua dantzatzea. Haritz Alberdik ez du hutsik egin, eta serio heldu dio getariarren aurrean jarri eta dantza egiteko erronkari. Dantzak aurrera egin eta bertaratutakoen animo oihuak entzun ahala, lasaitu da. Ondoren, etxekoak agurtu ditu lehenik eta udaleko zinegotziak, banan-banan, gero. Emozio keinuak antzeman zaizkio bateren bati une horretan.

Ohorezko aurreskua amaituta, Harritartera gerturatu dira getariarrak, Musika Bandaren kontzertua entzutera. Jende ugari batu da, adin guztietakoak eta hasieran aulkietan eserita mantendu badira ere, duela aste batzuk gertatu bezala, zenbait animatu dira dantzara.

 

 

Lotutako albisteak: