Irailaren amaierarekin batera bukatuko da TAO zerbitzua, hau da, gaur izango du azken eguna. Badira 15 egun moilako eremuan ez dela derrigorrezkoa autoa uzteagatik ordaintzea, bihartik gauza bera gertatuko da herriaren goiko aldean ere. Ondorioz, bisitariek Akerregin, Potzuagan, Errueran, Cristobal Balenciagan, Krixketaneko Iturrigainan eta Lormendin, hau da, udan bertakoentzat gordetako eremuetan, aparkatu ahal izango dute bihartik aurrera.

 

Lotutako albisteak: