Astelehenean eta asteartean, Getariako Euskaraldiko batzordeko hainbat kide horma-irudi bat marrazten aritu dira. Argazkietan ikus daiteken modura, Euskaraldia oinarri hartuta, Balenciaga kaleko igogailuaren alboko horman egin dute marrazkia. Alde batetik, Joxean Artzeren esaldi ezaguna jaso dute bertan: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako, baizik”. Bestetik, Artzape aldizkarian hain ezagunak diren Edurne Irigoienek sortutako Plist eta Plast katuak solasean agertzen dira.

Euskaraldiaren hirugarren edizioa datorren azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da. Ahobizi eta belarriprest modura izena emateko epea irailaren amaieran zabaldu zuten.eta Euskaraldia hasi baino  Ariketa sozial horren xedea nagusia da herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta, euskararen erabilera handitzea.

 

Lotutako albisteak: