Izen-emate betean dago Euskaraldia, baina lanak aurreratuta dituztenek urrats bat gehiago emateko aukera izango dute bihartik. Izan ere, Getariako Euskaraldiko taldea txapak banatzen hasiko da.

Hurrengo asteetan, azaroaren 18ra arte, ostiraletan eta larunbatetan jarriko dute mahaia plaza inguruan. Txapak jasotzeaz gain, bertan izen-ematea egin ahala izango da.

Honakoak dira zehaztu dituzten egun eta ordutegiak:

  • Urriaren 28an, 18:30etik 20:00etara.
  • Urriaren 29an, 12:00etatik 13:30era.
  • Azaroaren 4an, 18:30etik 20:00etara.
  • Azaroaren 5ean, 12:00etatik 13:30era.
  • Azaroaren 11n, 18:30etik 20:00etara.
  • Azaroaren 12an, 12:00etatik 13:30era.
  • Azaroaren 18an, 18:30etik 20:00etara.

 

 

Lotutako albisteak: