Errigorako udazkeneko saskiak eskatzeko epea amaierara heltzen ari da. Hain justu, osteguna, azaroaren 10a, izango da eskaerak egiteko azken eguna –saskia “online” eskatu nahi izanez gero, klikatu hemen–. Hori baino lehen, ordea, gaur, saskiak aurrez aurre eskatzeko mahaia jarriko du Artzape Euskara Elkarteak; 17:00etatik 19:00etara, plaza inguruan egongo dira elkarteko kideak.

Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko –alegia, Agerreko– produktuez osatutako hiru saski daude aukeran: beltza (55€), berdea (65€) eta zuria (75€). Horien salmentatik lortzen den diru kantitatearen %25a Agerreko euskalgintzara bideratuko dute. Egitasmoaren sustatzaileek emandako datuen arabera, “2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu ditugu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu dugu”.

 

Lotutako albisteak: