• Arratsaldeko 18:00etan izango da batzokian.

Getariako EAJ-PNVk ezohiko asanblada egingo du datorren ostegunean, azaroak 10, arratsaldeko 18:00etan batzokian eta herriko alderdikideei dei egiten die bertan parte hartzera.

Gipuzkoa Buru Batzarraren deiari erantzunez, Getariako EAJ-PNVk asanblada deitu du datorren azaroaren 10erako, udal eta foru hauteskundeetarako hautagaien lehen bira egiteko. Lehen buelta honetan Getariako alderdikideek Diputatu Nagusi, Batzar Nagusietako presidente eta Batzar Nagusietako batzarkideen proposamenak aztertu eta izen berriak proposatu ditzakete.

Bestalde, Getariako Uri Buru Batzarrak ere 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetarako prozesua ere martxan jarri du. Horrela, datorren ostegunean, zerrendaburu proposamena egingo du eta alderdikideen proposamen berriak egin ditzakete; bertan ateratzen diren izenak bigarren bueltara pasako dira.

Batzarraren azken puntu bezala, bi gai gehiago izango dira: alde batetik egoera ekonomiko eta politikoaren azterketa, eta bestetik, Udal Taldearen jardunaren azalpenak.