Pasa den astean amaitu zuen Errigorak Euskarari Puzka kanpaina eta horren inguruko balorazioa egin du aste honetan. Orotara, 13.000 saski eskatu dira eta horiei esker, 200.000 euroko ekarpena egingo zaio Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintzari.

Ibai Sueskun Errigorako kideak Hamaika telebistan egindako adierazpenetan esan duenez, “aurreko urtean baino pixkat gutxiago da” aurten eskatutakoa eta euskalgintzara bideratutakoa “baina auzolanetik egindako ekarpena izugarria izan da”.

Getariako datuak

Gurean ia maila berean mantendu da Errigorako saskien eskaria: 22 eskatu dira aurten, iaz baino bat gutxiago.

Eskaera egin dutenek datorren ostegunean, azaroaren 24an, jaso ahal izango dute, 16:00etatik 20:00etara, Eskualtxeta eraikinean.