Aire libreko jarduera fisikoa sustatuz, mendiko edota errepideko bizikletak garbitzeko zerbitzua jarri du Getariako Udalak Sahatsaga Goian. Iturzaeta Herri Eskolaren parean, iturri bat dago eta bizikletak erosoago garbitzeko hiru euskarri jarri dituzte.

Erabilera araue lotuta, zehaztu dute ezin dela garbiketarako xaboirik edo antzekorik erabili. Gainera, urarekin arduraz jokatzeko eskatu diete herritarrei.

Garbiketarako ez ezik, oinarrizko mantentzea doan egiteko aukera emango du eremu berriak. Izan ere, totema jarri dute hainbat tresnarekin: balbula-mota askotarako puzgailua, alikate eta giltza ezberdinak, bihurkina…

 

Argazkia: Getariako Udala