Munduko Futbol Txapelketaren garaian, euskal olinpiar jokoak egingo ditu Urritza Aisialdi Elkarteak hilabete honetako ekintzan. Kirol ezberdinak praktikatzeko hitzordua igande honetarako, azaroaren 27rako, jarri dute, 11:00etan, frontoian.

Oraingoan, Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako haurrek har dezakete parte. Horretarako izen-ematea bihar, azaroak 23, amaituko da. Parte hartu nahi dutenek urritza.ae@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.