Bigarren astez jarraian, Egunean Behineko Getaiarrak taldeko lehen postua lortu du Iruenek. 560,79 punturekin poltsikoratu du urrezko domina. Bigarren postua, 536,07 punturekin, Iurerentzat izan da eta hirugarrena, 528,31 puntu lortuta, Txisturentzat.

Taldeko markak Irueneren eskutan jarraitzen du; hain justu, 600,92 puntutan. Apurka-apurka, 10. sasoia ari da amaierara gerturatzen. Aste hau kontatuta, lau aste besterik ez dira gelditzen denboraldia bukatzeko.

Lotutako albisteak: