Joan den larunbatean, Alarma Morea taldearen eta Esther Sound Sister DJaren kontzertuek iraun bitartean, herritar ugari aritu ziren kalabaza eskutan hartu eta haren pisua asmatzeko ahaleginetan. Izan ere, Artzape Euskara Elkarteko kideak kalabaza handi batekin ibili ziren aurrera eta atzera eta herritarrek euren apustuak egin zituzten. Salanorteko produktuekin osatutako saskia zegoen jokoan; hala, kalabazaren pisua asmatu edo pisura gehien gerturatzen zenak lortuko zuen saria.

Gaua amaitu baino lehen, kalabazaren pisua jakinarazi zuten Artzapeko kideek: 7.254 gramo. Hala, berdinketa gertatu zen, aurreikusi gabeko egoera. Bi izan ziren pisura gehien gerturatu zirenak, Maribel Lopez eta Lorena Larrañaga eta beraz, bi saski banatu dituzte. Euren apustua kalabazak 7.250 gramo pisatzen zituela izan zen.

Dagoeneko, poz handiz, bi irabazleek jaso dute saskia. Zorionak eta gozatu!

Lotutako albisteak: