Euskararen Egunaren harira, kalera irten dira gaur arratsaldean Iturzaeta Herri Eskolako ikasleak nahiz irakasleak. Trikitilariekin eta panderojoleekin, kalejiran egin dute eskolatik frontoira arteko bidea. Frontoian, guraso ugariren begiradapean, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako haurrek bertsoak kantatu dituzte eta jarraian, guztiek batera, lauzpabost euskal kantu abestu dituzte.

Euskaratik eta euskaraz egin dute euskararen aldeko aldarria eta gaur eguerdian amaitu den Euskaraldiaren abestia kantatuz eta dantzatuz bukatu dute ekitaldia.

 

Lotutako albisteak: