Salbatore Deuna Abesbatzako kideekin batera, eguerdian egindako kantujirak herritar andana jarri du kantuan. Hotzak ez ditu getariarrak kikildu eta 12:30ean, plazan elkartu eta, kalez kale, ibili dira. Txistulariak lagun izan dituzte eta giro ederrean igaro dute eguerdia.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, haurrei zuzenduta, Motx pailazoaren Pozaren parkean! ikuskizuna izango da Berdura plazan. Jarraian, buruhandiak ibiliko dira herriko kaleetan barna. Euskararen Egunari amaiera emanez, 21:00etan hasita, bertso afaria izango da gaztetxean. Itziar Laxaldek gidatuko du saioa eta lau bertsolari arituko dira kantuan: Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpuru eta Aitor Zubikarai. Sarrerak 12 euroko kostua du eta gaztetxean bertan eskuratu ahal izango dira, saioa hasi aurretik.

Bihar, 19:00etan hasita, Ainhoa Etxeberriaren eta Nerea Gartziaren eskutik, Bibitxa 2.0 antzezlana izango da ikusgai Iturzaeta aretoan. Sarrerak turismo bulegoan edo, egunean bertan, leihatilan erosi ahalko dira 5 euroren truke.

 

Lotutako albisteak: