Joan den asteazkenean, hilaren 7an, egin zuen eztanda 57. Durangoko Azokak. Hala, igandera arte, ateak zabalik izango ditu euskal kulturaren plaza bihurtzen den azokak. Landako gunean, orotara, 248 erakusmahai daude jarrita eta bertan, 930 kultur nobedade jaso dituzte. Horrez gain, azokak iraun bitartean, 250 kultur ekitaldi baino gehiago egingo dituzte.

Euren lanak aurkeztu asmoz, hainbat getariar sortzaile bertan izango da. Batzuek, jada, egin dute beraien bisita; besteak beste, herenegun, Kepa Iribar Ahotsenea gunean izan zen 72 ordu liburua aurkezten. Atzo, gaur eta bihar, berriz, Eñaut Elorrieta bere disko berria, Fantasia, sinatzen arituko da. 11:30etik 14:30era, Elkarren musikaren postuan egongo da (Musikaren plaza 34).

Etzi, abenduaren 11n, Beñat Gerekaren Itsasoak Pizten Gaitu dokumentala emango dute Irudienean. 13:30ean hasita, getariarraren azken ikusentzunekoa izango da ikusgai.

Argazkia: Berria

Lotutako albisteak: