19:00etan hasita, Berdura plazan izango da ikuskizuna. Züek heben Jean-Christian Galtxetaburu (hitzak), Mixel Etxekopar (kantua eta musika), Patxi Laskarai (argazkiak) eta Pierre Vissler (soinua) lantzen ari diren proiektua da. Herriz herri dabiltza, bertako euskalkiak jaso eta Euskal Herriko atlas geopoetikoa osatzeko helburuarekin.

Atzotik, lau lagunak Getariako kaleetan dabiltza, besteak beste, herriko euskara behatzen, jendearekin hizketan eta argazkiak ateratzen. Hala, jasotako ahotsak, soinuak eta argazkiak euren biharko emanaldian txertatuko dituzte.

Argazkia: Goierriko Hitza