Etzi, urtarrilaren 20an, San Sebastian Eguna ospatuko dute Donostian. Lurraldebusek ohar bidez jakinarazi dutenez, festa eguna dela-eta, Zubieta Plazako eta Askatasuna Etorbidea 3ko nahiz 34ko geralekuak kendu egingo dituzte 10:00etatik 15:00etara.

Hala, ordutegi horretan, geltoki horietan ez da autobusik geratuko eta autobus guztiak Federeco Garcia Lorca kaletik irtengo dira.