Euskal Herrian lehen Mintzapraktika egitasmoa abiatu zenetik aurten beteko dira 30 urte. Donostiako Bagera euskara elkartea izan zen lehen pauso hura eman zuena. Hala, egitasmoaren sortzaileen eta zenbait mintzalagunen esperientzia pertsonalei buruzko testigantzak jasoz, Bagera elkarteko kideek 15 minutuko dokumentala egin dute.

Tartean, Marije Manterola getariarra agertzen da. Izan ere, sortze prozesu horretan parte hartu zuenetako bat da Manterola. Dokumental labur horretan, besteak beste, egitasmoaren sorreraren nondik norakoak azaldu ditu. 1993ko abenduan izan zen hasiera hura, sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ari ziren beste sei lagun elkartuta. Gaur gaurkoz, 7.000 pertsonatik gora elkartzen dira astero Mintzapraktika egiteko.