Joan den astelehenetik otsailaren 15a bitartean, tresna txikiekin diharduen Euskal Autonomia Erkidegoko artisau-flotak atseden biologikoa hartuko du. Geldialdi horri esker, euskal kostaldean arrain gutxiago arrantzatuko da. Horren helburua artisau-flota horrek harrapatzen dituen espezietako batzuen arrain kumeak ugaltzea da. Flota horrek ondoko modalitateen bitartez arrantzatzen du: “Nasak, mallabakarra, trasmaloa, tretza, esku-lerroak eta kurrikana”.

Arrantza Politika Bateratuaren funtsezko helburuetako bat da, itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatzea. Esparru horretan ezarri da atsedenaldi biologikoa, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen bidez arautua, ontzi horien arrantzak itsas ingurunean duen eragin negatiboa murrizten laguntzeko.