Zenbait astetako atsedenaren ondoren, bueltan da Egunean Behin jokoa. Tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoaren 11. denboraldia bihar, urtarrilak 30, hasiko da eta apirilaren 2ra arte iraungo du. Hala, zortzi asteko lehia horretan buru-belarri arituko dira, egunero-egunero, milaka euskaldun.

Parte-hartzaileek egunero partida bakarra jokatu dezakete. Gai desberdinen inguruko hamar galdera erantzun beharko dituzte eta heburua da ahalik eta erantzun gehien asmatzea ahal bezain azkarren. Dagoeneko, Euskal Herriko jendartean ezaguna bihurtu da jokoa eta datorren martxoan, hain justu, lau urte beteko ditu.

Getariarren taldea

Aplikazioak taldeak sortzeko aukera ematen du. Hala, bigarren denboraldiaz geroztik, ARTZAPEk martxan du Getaiarrak izeneko taldea. Momentuz, Iruene erabiltzailea izan da garaipen gehien eskuratu dituena. Izan ere, talde sortu zenetik, denboraldi batean izan ezik, gainerakoetan lehenengo postua lortu du.

Gaur-gaurkoz, 263 partaide daude bertan, hainbeste desiotako lehenengo postua lortzeko lehian. Oraindik ez bazara Getaiarrak taldeko kide jarraitu hurrengo pausoak eta batu zaitez zu ere:

  1. Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
  2. Zure profila sortu.
  3. “Taldeak” atalera joan.
  4. “+” ikurra sakatu.
  5. “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
  6. Taldearen gakoa idatzi: E9529F.
Lotutako albisteak: