Santa Ageda Egunaren testuinguruan, Getariako Bertso Eskolak eta SOS Herritarrak dinamikak antolatuta, santa eskea egingo dute larunbatean, hilaren 4an. 10:00etan abiatuko dira plazatik eta herriko auzoetan barna, baserriz baserri ibiliko dira kantuan.

Ondoren, partehartzaile guztiekin batera, Askizuko Elkartean egingo dute bazkaria. Antolakuntzatik adierazi dutenez, azaltzearekin nahikoa da, ez da aurrez izenik eman beharko. Hori bai, baserritarrez jantzita eta eskuetan makil banarekin etortzeko eskatu diete herritarrei. Bazkalostean, herrigunera jaitsiko dira eta kalez kale ibiliko dira kopla zaharrak abesten.

 

[ZUZENKETA] Albistearen lehen bertsioan argitaratu dugu Iturzaeta Herri Eskolakoak ostiralean aterako direla santa eskean. Ez da zuzena, otsailaren 4a asteburua izanik, aurten ez dira santa eskean aterako. Barkatu eragozpenak.