Maiatzaren 28an izango diren foru- eta udal-hauteskundeei begira, Getariako EH Bildu lanean ari da, duela hilabete batzuetatik, eta, hain zuzen ere, datorren igandean, otsailaren 12an, izango da hurrengo hitzordua. Ekitaldia Berdura plazan izango da, eguerdiko 12:00etan, eta, bertan, Haritz Alberdi Getariako EH Bilduren alkatagaiak eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak hartuko dute parte.

Solasaldi modura antolatutako ekitaldian, herriak dituen erronkei erantzuteko EH Bildu prestatzen ari den herri-programaren zenbait proposamen aurreratuko ditu Getariako egungo alkateak. Hala, Maddalen Iriartek lehen eskutik izango du getariarren etorkizuneko proiektu estrategikoen berri, baita azken legealdian gauzatutako proiektuen berri ere.

Beraz, so lasaldian gai interesgarriak landuko direla jakinik, bertan parte hartzera gonbidatu nahi dira herritarrak.