Iosu Mugika Garmendia EAJko alkategaiak entzute aktiboko prozesua jarriko du martxan, otsailean zehar, herriko elkarteen beharrak zuzenean ezagutu eta bere herrigintza ikuspegia helarazteko.

Mugikaren esanetan, “Getaria herri bizia eta aktiboa da, eta lorpen hori herriko elkarteen lan eta ekintzei dagokie, beti egin baituzue lan Getaria eta getariarrentzat. Ni ere, elkarte ezberdinetatik natorren herritarra naiz eta badakit beti dagoela zerbait hobetzeko edo errazteko”.

Prozesu honek bi helburu ditu, alda betetik, elkarteen egoera eta beharrak zuzenean ezagutu eta etorkizunean zein helburu dituzten jakitea, udala bidelagun izan dezaten. Bestetik, alkategai jeltzaleak bere etorkizuneko ikuspegia eta proposamenak azalduko dizkie.

Iosu Mugika herrigintzatik datorren pertsona bat da, elkarteetan zuzeneko inplikazioa izan duena eta jakitun da, askotan, zailtasun ugari izaten dituztela: “Beti dago zerbait hobetzeko eta batez ere prozesu administratiboak errazteko”.

Azkenik, herritarrei dei egiten die beraien proposamenak edo herria hobetzeko dituzten ideiak helarazteko. Hori errazteko helbide elektroniko bat ere martxan jarri du: iosumuga@gmail.com.