597,49 puntu lortuta, joan den asteko Getaiarrak taldeko lehenengo postua Iruenerena izan da. Asteko garaipena ez ezik, denboraldiko puntuaziorik altuena ere eskuratu du. Orain arte, lehiako lehenengo astean lortutako 536,10 punturi esker, Beldarena zen taldeko marka; Iruenek, ordea, erraz gainditu du Beldak ezarritako langa.

Aurreko astekoekin alderatuta, joan den asteko puntuazioak altuak izan dira eta partaideek, oro har, puntu ugari lortu dituzte. Hala, 592,82 punturekin Oier IA izan da bigarren sailkatua eta 535,11rekin Kajutei hirugarrena.

 

Lotutako albisteak: