Marije Manterola getariarra ETB1 kateko Bida Zuek! saioan izan da. Hain justu, orain bete ditu 30 urte Mintzapraktika egitasmoak eta horren harira elkarrizketatu dute getariarra, Gaizka Azkonarekin batera. Biak dira Mintzapraktika egitasmoko parte hartzaileak, lehena bidelagun modura eta bigarrena bidelari bezala.

Besteak beste, Mintzapraktika egitasmoaren sorreraz eta proiektuaren helburuez aritu da hizketan getariarra. Hala, bere hitzetan, proiektuak xede du “euskaldunok aukera bat gehiago eskaintzea euskaraz jarduteko eta euskaraz ikasteko ahalegin handia egiten duten horiei ere laguntzea”.

Ondoko estekan dago ikusgai saio osoa (Manterola 02:27 minututik aurrera).

Lotutako albisteak: