Fiskaltzak 18 urte eta hilabete bateko kartzela zigorra eskatu ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak 12 urteko zigorra ezarri dio Getarian, 2020an, neskalagun ohia erasotzeagatik eta bahitzeagatik akusatutako gizonezkoari.

EFE albiste agentziak eskuratutako epaiaren arabera, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak emandako epaiaren aurka auzipetuak jarritako helegitea. Auzitegi Nagusiak argudiatu du, biktimaren deklarazioan oinarrituta, Gipuzkoako Auzitegiak “nahikoa kargu froga” izan duela eta neskaren testigantza “subjektiboki sinesgarria”, “inkriminazioan” iraunkorra eta inguruko testigantzekin “objektiboki” osatua izan dela. Horrez gain, Auzitegi Nagusiak ez du onartu “Bai bakarrik da bai” legea aplikatuz zigorra murrizterik, uste baitu aurrez indarrean zegoen legedia mesedegarriagoa dela kondenatuarentzat.

Epaiaren arabera, bi egunez Getariako pisu batean giltzapetuta eduki ostean, biktimak ihes egitea lortu zuen. Gertaera horiek 2020ko abuztuaren 13an jazo ziren akusatuaren etxean. Ohar bidez, Mariñak Getaiko Talde Feministak ere gaitzetsi zituen eraso horiek bere garaian.

 

Lotutako albisteak: