•  Jeltzaleak Getariako Bista Ona plazan elkartuko dira eguerdiko 12:00etan eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Maitzaren 28ko hauteskundeak hurbiltzen doazen heinean EAJ-PNV bere hautagaiak aurkezten dabil herri ezberdinetan. Igande honetan, martxoak 19, eguerdiko 12:00etan, Getariako Bista Ona plazan elkartuko dira jeltzaleak Urola kostako alkategaien aurkezpena egiteko.

Aurkezpen horretan, EAJ-PNVko kide ezberdinek hartuko dute parte: Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibar, Diputatu Nagusirako hautagaiak, Eider Mendoza, eta Urola – Deba eskualdeko zerrendaburua eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile den Maria Eugenia Arrizabalagak, Urola kosta osatzen duten 5 herrietako alkategaiekin batera.

Jeltzaleek herritarrei ekitaldian parte hartzeko deia luzatu diete.