Euskal ordezkarien eguna izan zen atzokoa Malagako Zinema Jaialdiko Cinema Cocina kategorian. Izan ere, euskaraz ekoiztutako Itsasoak pizten gaitu dokumentala –Beñat Gereka getariarrak zuzendutakoa– eta Etxetxipia film laburra eman zituzten. Emanaldiaren aurretik, lanen nondik norakoak azaldu zituzten zuzendariak eurek; Gerekak adierazi zuenez, gure tradizioak Malagan erakustera bertaratu ziren.

Orduak pasa ahala, erabat borobildu zen eguna getariarrarentzat, sail horretako film luzeen publikoaren saria Itsasoak pizten gaitu dokumentalarentzat izan baitzen. Gerekak sare sozialetan adierazi duenez, “olatua lehertu da Malagan” eta gogoan izan ditu “itsaso hau zeharkatzen” lagundu diotenak.

Afaritan Getariako bi jatetxe

Cinema Cocina sailaren baitan, dastaketak eta afariak izaten dira; atzo, sariketarekin batera, galako afaria egin zuten. Penintsulako zenbait jatetxetako sukaldarien platerekin osatu zuten menua, tartean Elkano eta Txoko jatetxeetakoekin.

Hala, begihandi eta berdel gisatua prestatu zuten Elkanoko Aitor Arregik eta Pablo Vicarik, eta mendiko, txingarretako eta eztizko gaztanbera Txokoko Enrique Fleischmannek.

 

Lotutako albisteak: