XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Normalean ostiral eta igandean jokatzen badira ere norgehiagokak, oraingoan igande arratsaldean jokatuko dira guztiak. Hona igandeko ordutegia.

  • 17:00etan, Astillero-Itxas etxe. Epailea, Haitze.
  • 18:00etan, Taxco-Iribar. Epailea, Izarri.
  • 19:00etan, Izarri-Abeta Berri. Epailea, Iribar
  • 20:00etan, Haitze-Dorrea. Epailea, Itxas Etxe.

Aurreko asteburuan jokatutako partidetan, nabaritu zen talde batzuen eta besteen artean dagoen aldea, izan ere, gazteenak batez ere, gol zaparrada ari dira jasotzen txapelketan zehar. Hala, Astillerok 19-0 irabazi zion Dorreari, Izarrik 14-2 Itxas Etxeri, Taxcok 6-2 Kaia/Kaiperi eta Iribarrek 2-1 Abeta Berriri.

Azkeneko jardunaldian atsedena izan zuen Haitzek eta Astillerok lortutako garaipenari esker, berdinketa dago berriro ere sailkapenaren buruan. Bi taldeen arteko lehiara Iribar batu da eta bigarren postuan dago, kasu honetan partida bat gehiago jokatuta. Sailkapeneko lehen hiru sailkatuek bederatzina puntu dituzte eta laugarren da, 7 punturekin, Izarri.

Hona futbito txapelketako sailkapena laugarren jardunaldiaren ondoren:

 

Lotutako albisteak: