Ikasturtean zehar egiten ari diren lana jendarteratzeko, entzunaldiak egingo dituzte aste honetan Pepita Enbil Musika Eskolan. Gehienak eskolan bertan izango diren arren, gaurkoak Berdura plazan egingo dituzte, 18:00etatik aurrera.

Gaurko emanaldian, zehazki, perkusio, pandero eta trikiti ikasleak ariko dira, baita Pepita Enbil Abesbatza ere. Bihartik aurrera, honakoak izango dira emanaldiak:

  • Martxoak 28, asteartea: panderoa, flauta eta ahots teknika.
  • Martxoak 29, asteazkena: 6 urteko tailerra A, pianoa, eskusoinua eta flauta.
  • Martxoak 30, osteguna: 6 urteko tailerra B, eskusoinua, saxoa, tronboia, pianoa eta ahots teknika.

Entzunaldiak irekiak izango dira.