Igandean jokatuko dituzte XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako zortzigarren jardunaldiko lau partidak. 18:00etan hasita, orduro partida bat jokatuko dituzte: lehenengo norgehiagoka Itxas Etxe eta Taxkoren artekoa izango da; bigarrena Izarri eta Haitze artekoa; gero, Abeta Berrik eta Kaia/Kaipek neurtuko dituzte indarrak; eta azkenik, Astillero eta Iribar izango dira joku zelaian.

Aurreko asteburuan jokatutako partiden emaitzak ondokoak dira: Haitze 4 eta Abeta Berri 0; Taxko 29 eta Dorrea 1; eta Izarri 1 eta Astillero 0. Aste honetan Dorrea taldeak ez du partidarik izango, atsedena baitu.

Sailkapenean aldaketak izan dira eta gaur gaurkoz, 18 punturekin, Haitze jarri da lehenengo lekuan. Hiru puntuko aldera, 15 punturekin, Iribar dago bigarren postuan eta Astillero hirugarren, 13 punturekin. Azkenengo postuan, partida bat bera ere irabazi gabe, aurten lehenengo urtez lehiatzen ari den Dorrea taldea dago.

Lotutako albisteak: