Bihar, maiatzak 20, eguerdiko 12:00etan EAJ – PNVek ekitaldi politikoa egingo du Bista Ona plazan. Bertan parte hartuko dute  Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusirako hautagaiak eta Iosu Mugika Getariako alkatetzarako hautagaiak.

Bertan, Iosu Mugikak orain arteko ibilbideaz gain,  EAJ-PNVren programa eta erronkak azalduko ditu.