Iturzaeta Herri Eskolako 4. mailako ikasleak Historiaurrea eta Antzinaroa proiektua lantzen ari da. Ikasgelan egindako lanketaz gain, inguruak emandako baliabideak aprobetxatu dituzte; izan ere, Meagara joan ziren atzo, Harriandi 1 tumulua ikustera.

 

Lehenbizi, ikasleek beraiek Garate gainean landatutako zuhaitzak bisitatu zituzten eta gero joan ziren tumulura. Inguruaren ezagutza denez herri curriculumaren oinarria, tutoreez gain, herri curriculuma lantzen ari den Edurne Irigoien izan zuten lagun atzoko irteeran, baita Aitor Sarasketa, aurten erretiratu den irakaslea, ere.

Audioak

Ikasgelan gizakiaren aro ezberdinei buruz egindako lanketaren zertzelada bat entzungai dago Iturzaeta Herri Eskolak ARTZAPEn daukan txokoan. Oraingoan Historiaurrea izenburupean, Paleolitoaz, Neolitoaz eta Metal Aroaz aritu dira.

 

Argazkiak: Iturzaeta Herri Eskola