Gaztetxe ingurutik pasa direnek antzemango zuten soinua, izan ere, gaur gauen kontzertua emango duen Flash talde getariarra ahotsak zein instrumentuak probatzen aritu da arratsaldeko lehen orduan. Gehiago entzun nahi dutenek, iluntzean, 21:00etan, gerturatu beharko dute gaztetxera, orduan hasiko baita kontzertua.

Getariarrekin batera, punk doinuak jorratzen dituen Zikin talde lekeitiarra igoko da gaur gaztetxeko oholtzara.

Kontzertuak Europan

Gaurko emanaldiaren ondoren, Europarako bidea hartuko du Flash taldeak, beste lau kontzertu emango baititu datozen egunetan. Bihar, Tourseko (Frantzia) Canadian Café aretoan ariko da; etzi, Pariseko (Frantzia) L’Internationalen; ostiralean, Mannheimeko (Alemania) Pfingsfesten; eta larunbatean, Lyongo (Frantzia) Grrrnd Zeron. Azken bi horietan Oki Moki taldeak ere joko du.