Gaur izango da Heriotzaz hitz egin dezagun saioen hirugarren elkarretaratzea. “Maite dugun pertsona horren galeraz eta dolu prozesuari buruz” jardungo direla aurreratu dute antolatzaileek.

Ohi moduan, 19:00etatik 21:00etara elkartuko dira, Alhondigan, Manex Beristain dinamizatzailearekin. Sarrera librea da.

Ekaina erdian, 15ean hain zuzen ere, egingo dena izango da azken saioa.

 

Lotutako albisteak: