Iturzaeta Herri Eskolako ikasturtea amaitzear da eta Zanbuka Guraso Elkarteak prest du dagoeneko amaierako festako egitaraua. Azken urteetan indarra eta bizitasuna hartu du jaiak eta haurrentzat ez ezik, helduentzako ospakizun bilakatu da.

Aurten, ekainaren 16an izango da jaia eta apar festa, jolasak, afaria, playbacka eta Soinuz blai taldearen erromeria iragarri dituzte. Dena den, eguraldi txarra egingo balu, aldaketak izan litzake egitarauak.

Afaritarako txartelak maiatzaren 30ean, asetartean, eta ekainaren 2an, ostiralean, salduko dituzte eskolan bertan.