Badira, jada, aste batzuk Iturzaeta Herri Eskolako ikasleak Lapurdiko Getariakoekin egon zirela. Oraingoan, haien irteera bat baliatuz –Zarautzen igaro dute gaua–, Baionakoekin egoteko parada izan dute, atzo herrian izan baitziren bisitan azken horiek.

Baionatik 4. eta 5. mailako ikasleak izan ziren gurean atzo arratsaldean, irakasle duten Alex Rodriguez getariarrak lagunduta. Taldeka banatuta, bizpahiru ikasle getariar eta lau baionar, bertakoek herriko alde zaharra erakutsi zieten lapurtarrei eta haientzat zenbait galdera prestatu zituzten Cristobal Balenciagaz, Juan Sebastian Elkano, San Anton mendiaz, hondartzez, elizaz…

Ibilbidea hasi eta buka, herriko frontoain egin zuten.