14:00ak bitarteko parte hartze datuen arabera, getariarren %52,15ak bozkatu du; zehazki, 1.137 herritarrek. 2019. urtearekin alderatuta, datuak oso antzekoak dira. Izan ere, orain lau urte, goizean zehar, getariarren %52,74ak eman zuen bozka, aurtengoan baino %0,59 gehiagok.

Goizean zehar, beraz, jende ugari igaro da Berdura plazan jarrita dauden hiru mahaietako batetik; zenbait unetan ilara luzeak sortu dira. Mahaikideei dagokienez ere, ez da gora beherarik izan eta hedabide honek jakin duenez, ez da ordezkoen beharrik izan.