Udal eta foru hauteskundeak tarteko, astebete beranduago iritsi da herrira Euskal Jaia. Eguna larunbata izan arren, Gure Txeru Elkarteko gaztetxoen nahiz helduen dantza ikuskizunarekin, bezperatik hasiko da festa.

Hain justu, bihar, 18:30ean, Gazte Alaiak txistulari taldearen laguntzarekin, haurren dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Iluntzean, 22:00etatik aurrera, henduen dantza taldeak hartuko du lekukoa eta Zaharretan berri ikuskizuna egingo dute. Ainhoa Camio emanaldiaren koreografoetako baten hitzetan, tradizioarekin apurtuz, “emakumearen papera, bai gizartean eta bai dantzetan, ahaldundu nahi izan dugu”. Txistulariez gain, musika eskolako ikasleek nahiz irakasleek, musika bandako hainbat kidek eta beste zenbait musikari gonbidatuk parte hartuko dute gaueko emanaldian.

Larunbata, Euskal Jai eguna, ekitaldiz beteta dator eta goizetik hasita ilundu arte izango da festarako aukera. Ondokoa da egitaraua:

  • 09:00etan, Gazte Alaiak taldeko txistularien diana.
  • 10:00etan, Pepita Enbil Musika Eskolako trikitilari eta pandero jotzaileak.
  • 11:00etan, kuadrillen arteko lasterketa.
  • 11:30ean, Pepita Enbil Musika Eskolako trikitilari haurrak Alde Zaharreko kaleetan zehar eta plazan.
  • 12:00etan, triki poteoa.
  • 12:30ean, plaza dantzak Gazte Alaiak txistulari taldearekin, plazan.
  • Bitartean, mikro irekia irrintziak botatzeko. Onena sarituko da.
  • 13:30ean, larrain dantza, plazan.
  • 14:30ean, herri bazkaria.
  • 17:00etan, triki kalejira Arrapaladan taldearekin.
  • 18:00etan, musika Katrapunan.
  • 19:00etatik aurrera, kantujira Tabarne ibiltariarekin.
  • 22:30ean, erromeria Bide batez taldearekin, plazan.
  • 00:30ean, DJ Davila, gaztetxean.