Laguntza lerro berriari esker, euskarazko C1 maila lortzeko ikastaroen matrikula-prezioan hobaria izango dute gazteek. Zehazki, 16 eta 18 urte bitarteko herritarrei zuzendutako egitasmoa da eta horiek, oinarrizko kuota modura, soilik, 20 euro ordaindu beharko dituzte C1 maila lortzeko ikataroetan.

Ikastetxean bertan, eskola-orduz kanpo euskaltegi batek antolatuta, nahiz euskaltegian jaso ahal izango dituzte klaseak. AEKtik jakinarazi dutenez, 120 eta 80 orduko prestakuntza saioak antolatzea dute xede baina, oraindik, ikastetxeekin zehaztapenak egiten eta behin betiko eskaintza lotzen ari dira. Horregatik, zuzenean, gertuko euskaltegiarekin harremanetan jartzea gomendatu dute.

Informazio gehiago behar izanez gero ondokoak dira harremanetarako bideak: telefono bidez, 688 89 17 43 zenbakira deituta edo getaria@aek.eus posta elektronikora idatzita. Horrez gain, aurrez aurreko zerbitzua nahi izanez gero, AEK-koek Alondegian jarriko dute bulegoa ondorengo egunetan: gaur, irailak 13 (17:00-20:00); bihar, irailak 14 (09:30-13:00); Irailak 19, asteartea (17:00-20:00); irailak 20, asteazkena (09:30-13:00); eta irailak 21, osteguna (17:00-20:00).

Era berean, gogoratu, aurreko urteetan egin modura, AEK-k Getarian ere antolatuko dituela euskara maila desberdina duten herritarrei zuzendutako saioak.  

Lotutako albisteak: