Igandean, hilaren 17an, 18:00etan hasita, Bista Onan izango da ikuskizuna. Mixel Etxekoparrek idatzitako pastorala da eta bertan parte hartuko dute Etxekoparrekin batera, Ihitz Iriart eta Beñat Larrori aktoreek eta Jkristian Galtxetaburu musikariak. Laguntzaile modura arituko da, berriz, Nicole Lougarot.

Formatu txikian atondutako antzezlana da, Juan Sebastian Elkano eta lehen mundubira ardatz dituena. Dagoeneko, zenbait herri bisitatu dituzte; estreinako emanaldia Donostiako portuan egin zuten, joan den irailean, mundubiraren 500. urteurrenaren harira.