Datorren ostiralean, irailak 29, indarkeria matxistaren aurkako prebentzio tailerra emango dute gaztelekuan 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat. Neskentzat zein mutilentzat izango da tailerra eta 18:00etan hasiko da.
Hori izango da Getariako Udalak berdintasun arloan udazkenerako antolatutako jardueren artean lehena. Hurrengo hilabeteetarako azken urteetan egindako ahalduntze ikastaroa zein autodefentsa ikastaroa aurreikusi ditu. Azken hori azaroaren 4an egingo dute, Ulpiano Etxean, Emaginen eskutik.
Bestalde, menopausiaren inguruko Menopausia garaian nola elikatu eta nola zaindu hitzaldia emango du Amaia Zabaleta biologoak azaroaren 9an, Alondegian.