AP-8an, Zarauzko Itxasmendi auzoaren parean, errei gehigarri bat lortzeko Bidegi egiten ari den lanen baitan, bihar, azaroaren 17an, goizaldean, egungo argibideen panelak kenduko dituzte berriak jartzeko. Hori dela eta, Zestoa eta Zarautz arteko autobidearen zatia, Behobiarako noranzkoan, itxita egongo da 00:00etatik 04:00etara.
Bitarte horretan, ibilgailuak Zestoa-Zumaiako ordainlekutik irten beharko dute eta GI-631 zein N-634 errepideetatik jarraitu, Zarauzko ordainlekutik berriro autobidera sartu ahal izateko.