Datorren asteazkenean Santa Zezili Eguna ospatuko dute musikariek. Hargatik, emanaldi ugari izango dira datozen egunetan, lehena bihar: Gazte Alaiak txistulari taldeak kontzertua emango du.
Ekitaldia 12:30ean hasiko da Salbatore Deuna parrokian. Lehenago, ordea, diana egingo du herrian zehar, 09:30ean hasita.
Bandaren eta musika eskolaren emanaldiak
Santa Zezili Egunaren aitzakian, asteartean, Pepita Enbil Musika Eskolakoen aurrerapenak ezagutzeko aukera izango da, 18:00etatik aurrera, Iturzaeta Herri Eskolako aretoan. Asteazkenean, berriz, bandak kalejira egingo du 19:30etik aurrera.