Getarian ere, eragile eta norbanako ugari dira, egunerokoan, musikarekin harreman estuan dabiltzanak. Hala, aste honetan, musikarien eguna ospatu asmoz, asko kalera irtengo dira. Izan ere, asteazkenean, azaroaren 22an, Santa Zezilia Eguna izango da.

Lehenak Pepita Enbil Musika Eskolako ikasleak izango dira. Horiek Santa Zeziliko emanaldia egingo dute bihar, azaroaren 21ean, 18:00etan hasita, Iturzaeta aretoan. Etzi iluntzean, berriz, Getariako Musika Bandako eta Gazte Alaiak Txistulari Taldeko kideak herriko kaleak alaitzen arituko dira –txistulariak 18:30 aldera eta banda 19:30etik aurrera–.

Atzo egin zuten txistulariek Santa Zeziliko kontzertua. Datorren igandean, azaroaren 26an, Getariako Musika Bandaren txanda izango da. Horiek ere Salbatore Elizan egingo dute emanaldia, 12:30ean hasita. Aurrez, 09:30etik aurrera, diana joko herriko kaleetan barna.

Lotutako albisteak: