Azken ikasturteetan bezala, urte guztiko instrumentuen ikastaroez gain, hilabete batzuetakoak antolatu ditu Pepita Enbil Musika Eskolak gazte eta helduentzat. Hain zuzen ere, batukada, panderoa eta txalaparta izango dira 2023/2024 ikasturteko eskaintzak.

Urtarriletik maiatzera izango dira ikastaroak, baina izen-ematea gaur bertan irekiko dute. Hala, ikastarotakoren batean parte hartu nahi dutenak ostegunera arte, azaroaren 30a arte alegia, apuntatu daitezke. Horretarako, egunero, 16:00etatik 18:00etara jar daitezke harremanetan musika eskolarekin 688 842 049 telefono zenbakian edo zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus posta elektronikoan.