Urrun ikus daitezke Salbatore Jaiak baina prestaketetan hasita dago Getariako Udala. Horregatik, jaietarako proposamenak egiteko aukera ireki die herriko elkarteei eta norbanakoei. Epea otsailaren 20ra arte egongo da zabalik eta iradokizunak kultura@getaria.eus helbidera bidali beharko dira.

Aurten, Salbatore Jaiak abuztuaren 5etik 9ra ospatuko dira.